FotoGrand Slam Bilbao

Grand Slam Chess Association | Web Oficial

Nota de Prensa

En castellanoEn euskera

Bilbao Chess Masters. Historia Fotográfica Final del Grand Slam. Chess. Ajedrez. 2011

XAKEAREN SLAM NAGUSIAREN MAISUEN FINALAREN ARGAZKI-HISTORIOA IKUSGAI IZANGO DA METRO BILBAON

Exposición Fotos Historia Gran Slam. Bilbao mueve pieza

11.10.09 Bilbo-. Slam Nagusiaren Maisuen Finala, Munduko xake txapelketarik garrantzitsuena, datorren hilaren 6tik 11ra ospatzen den bitartean Metroren erabiltzaileek kirol ekitaldi honen historia irudien bitartez ikusteko aukera izango dute.

Edizio honen lehenengo itzulia Brasileko Sao Paulo hirian jokatzen ari da pasa den larunbatetik bihar larunbateraino. Lehiakideak munduko xakearen sei maisu nagusienetakoak izaten ari dira, besteak beste, munduko txapelduna, Anand indiarra, eta egungo munduko sailkapenaren lehenengo sailkatuta, Magnus Carlsen norvegiarra.

Bilbo ekitaldirako prestatzen den bitartean, Sao Paulon lehenengo itzuliak ezusteko emaitzak eskaintzen dizkigu egunez egun. Hirugarren egunean Paco Vallejo espainiarrak hankaz gora ipini zuen sailkapena bere nabarmen eta zuzen garaipenarekin Carlsenen aurka. Izan ere, munduko txapelduna Viswanathan Anand eta FIDE rankingaren lehenengoa Magnus Carlsen azkenak dira.

Vallejoren arrakasta goi mailako xakearen estrukturak astindu ditu, lehiaketa berean, egun eta erronda berean xakearen bi jokalari nagusienak galdu egin baitzuten.

Ananden kasuan Ukraniako Vasili Ivanchuken kontra, eta ondorioz sailkapenaren azken lekuetan geratu dira, batu ahal diren 9 puntutik 1 bakarrik lortu eta gero.

 “Bilbok pieza mugitzen du” izenpean argazki erakusketak lehiaketaren ibilbidea erakusten digu. 1999tik –xake zale bilbotar talde batek lehiaketa apal bat antolatzen hasi zenetik- 2010erraino, munduko urteko xake ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu zenean.

12 panel erraldoiak (2,31 m x 1´30 m)  osatzen dituzte erakusketa. Urriaren 6tik Indautxu (Urkixo irteera) eta  Moyua (Ercilla irteera) instalatuko da.

Exposición Fotos Historia Gran Slam. Bilbao mueve pieza

Argazki atzera begirakoak Bilbao E 4 Xake Kirol Klubak bultzatutako xake jaialdi apal baten bilakaera  2008 Slam Nagusiaren Finalean ospatzeraino eta bere nazioarteko izaera 2010ean Shangain indartzeraino erakusten zaigu.

Guztira 36 argazki ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Veselin Topalov eta Judit Polgarrek  protagonizatu zuten duelu itsua, Viswanathan Anand munduko txapelduna eta munduko rankingaren lehenengoa Magnus Carlsenaren arteko borroka itzela; edota munduko txapeldun ohien bisitak, besteak beste, Anatoly Karpov eta Boris Spassky, xakearen historiaren partida garrantzitsuenetarikoen protagonistak.

Lehiaketa Bilbora ailegatu arte bigarren eta azken itzulera jokatzeko, xakearen zale amorratuenak Sao Paulo jaokatzen diren partidak zuzenean jarraitu ahal dute www.bilbaomastersfinal.com web orriaren bidez.

Informa:

Grupo Proyección

Notas Relacionadas

Presentación de la IV Final de Maestros del Grand Slam de Ajedrez Bilbao-São Paulo

Convocatoria de Presentación de la IV Final de Maestros del Grand Slam de Ajedrez

La diseñadora Mercedes De Miguel, madrina de la presentación de la IV Final de maestros del Grand Slam

Bilbao y São Paulo rubrican su acuerdo para organizar la final de maestros del Grand Slam

Paco Vallejo completa la Final de Maestros

I Abierto Internacional Final de Maestros del Grand Slam

La Final de maestros se jugará en Bilbao y Bilbao y São Paulo

La Final se presenta en un crucero

Hikaro Nakamura clasificado

Magnus Carlsen Primer Clasificado

Ediciones anteriores Grand Slam Masters Bilbao

2008 | 2009 | 2010

Sitio Oficial

http://www.bilbaofinalmasters.com/es

 

TablaDeFlandes