FotoGrand Slam Bilbao

Grand Slam Chess Association | Web Oficial

Nota de Prensa

En castellanoEn euskera

Bilbao Chess Masters. Bilbao Capital Mundial del Ajedrez. Presentación de la IV Final de maestros del Grand Slam de Ajedrez Bilbao-São Paulo 2011. Grand Slam Chess Association. Chess. Ajedrez. 2011

BILBO, XAKEAREN MUNDUKO HIRIBURU

Bilbao, Capital Mundial del Ajedrez 2011

Bilbao, 2011ko urriaren 5a. Xakeko Grand Slameko Maisuen IV. Finalak mu nduko xakelari onenak biltzen ditu aurten: munduko txapelduna (Viswanathan Anand, India), nazioarteko federazioaren zerrendako 1.a (Magnus Carlsen, Norvegia), zerrendako hirugarrena eta 2009ko edizioko txapelduna (Levon Aronian, Armenia) eta maila goreneko beste 3 xakelari: Hikaru Nakamura (AEB, munduko 6.a), Vasili Ivanchuk (Ukraina, munduko 7a) eta Francisco Vallejo (munduko 18 urtez azpiko txapelduna izandakoa eta munduko 20.a).

Gaur asteazkena, urriaren 5ean, Bilboko Meliá Hotelean egin den aurkezpenean, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol gaietako zinegotzi Sabin Anunzita izan da 6 xakelariekin batera. Txapelketaren Zuzendari Teknikoa, Juan Carlos Fernández, ere bertan izan da.

Nazioarteko Xake Federakuntzaren (FIDE) aitortza ofiziala duen txapelketa hau Bilbon jokatuko da 4. aldiz, Xakeko Grand Slamaren Elkarteak horrela erabakita aurreko edizioen arrakasta ikusita. Beste urte batez Alhondigan jokatuko dira bai Maisuen Finala eta baita gainontzeko ekintzak ere.

Lehenengo txandan partida hauek jokatuko dira:

6. Txanda, Bilbo urriaren 6a

# Zuriak Beltzak
1 Vasili Ivanchuk Hikaru Nakamura
2 Magnus Carlsen Viswanathan Anand
3 Francisco Vallejo Levon Aronian

 AlhóndigaBilbao

Alhondigan Bilbo erdi-erdian, isilaraztatutako kristalezko urna baten jokatuko da txapelketa hau. 8X8 metroko azalera, 3,5 metroko altuera eta 8 tonako pisua du urna honek. Finala ostegunean hasiko da eta datorren astearterarte, urriaren 11a, jokatuko da. Bi itzulitako ligaren bigarren itzulia jokatuko da, honenbestez bost txanda jokatuko dira (eta atseden eguna igandean). Partiden erritmoa honako hau izango da: 90 minutu 40 jokaldi egiteko eta 60 minutu gehiago partida bukatzeko; 41. jokalditik aurrera jokalariek 10 segundo gehiago jasoko dituzte egindako jokaldi bakoitzeko. Partidak 16:00tan hasiko dira.

Alondegiko sarrera nagusian, beste ekintza hauek ere egongo dira:

  • Agora: analisi eta komentariorako gunea, Leontxo Garcia kazetariak gidatuta eta hainbat adituren partehartzearekin. Euren artean Santiago Gonzalez de la Torre Nazioarteko Maisu bilbotarra izango da. Agoraren gainean egongo den pantaila erraldoian txapelketaren nondik norakoak jarraitu ahal izango dituzte bertaratutakoek.
  • Grand Slameko Maisuen Finaleko Nazioarteko I. Txapelketa, 100 bat jokalarik jokatuko duten txapelketa, bertan 22 nazioarteko tituludun jokalariak dira, euretatik 8 Maisun Handiak. Rankingeko lehenengoa Alexander Ipatov da, 17 urtekoa eta munduko 18 urtez azpikoen zerrendan 7.a.
  • Laguntasunaren III Txapelketa, larunbatean, urriaren 8an jokatuko da, eta Euskal Herriko eta inguruetako hainbat taldek hartuko du parte bertan, lau jokalaritako taldetan banatuta.
  • Bizkaiko Xake Federakuntza-Grand Slameko Maisuen Finala Eskolarteko Txpaleketa, urriaren 8 eta 9an jokatuko den 18 urtez azpiko jokalarientzako txapelketa.
  • Sari banaketa eta itxiera-ekitaldia, Alondegiko sarreran bertan, partidak bukatutakoan izango da.

Bilbao, Capital Mundial del Ajedrez 2011

Maisuen IV. Final honek partidetako leiha bermatzea helburu duten arauak aplikatuko ditu, hala nola, Sofiako Araua, zeinek ez dien jokalariei berdinketa adosten uzten epaileak baimentzen ez badu; eta Bilboko  Araua, non sailkapenerako partida bat irabazteak 3 puntu dakartzan, 1 berdintzeak eta 0 galtzeak.

Alondegian prentsa-areto bat ere izango dugu, wifi bidezko internet konexiarekin, argindar lotuneekin eta zuzeneko partidak ikusteko aukerarekin. Bertaratzen diren kazetarientzat catering zerbitzua ere egongo da. Prentsa akreditazioa lortzeko Alondegian bertan egin behar da tramitea.

Argazki erakusketa

"Bilbok pieza mugitzen du" izenpean argazki erakusketak lehiaketaren ibilbidea erakusten digu. 1999tik –xake zale bilbotar talde batek lehiaketa apal bat antolatzen hasi zenetik- 2010erraino, munduko urteko xake ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu zenean.

L12 panel erraldoik (2,31 m x 1´30 m) osatzen dute erakusketa. Urriaren 6tik Indautxu (Urkixo irteera) eta Moyua (Ercilla irteera) metro geltokietan instalatuko da.

Argazki atzera begirakoak Bilbao E4 Xake Kirol Klubak bultzatutako xake jaialdi apal baten bilakaera 2008 Grans Slameko Finala ospatzeraino eta bere nazioarteko izaera 2010ean Shangain indartzeraino erakusten zaigu.

Guztira 36 argazki ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Veselin Topalov eta Judit Polgarrek protagonizatu zuten duelu itsua, Viswanathan Anand munduko txapelduna eta munduko rankingaren lehenengoa Magnus Carlsenaren arteko borroka itzela; edota munduko txapeldun ohien bisitak, besteak beste, Anatoly Karpov eta Boris Spassky, xakearen historiaren partida garrantzitsuenetarikoen protagonistak.

www.bilbaofinalmasters.com

Maisuen Finaleko partida guztiak Txapelketaren webgune ofizialean ikusiko dira: www.bilbaomastersfinal.com. Jokalarien jokaldiak egin bezain laster agertuko dira webgunean eta hainbat bideo-kamaren irudiak ere ikusiko dira bertan. Gainera Agorako komentaristen hitzak entzun ahal izango dira.

Maisuen Finala Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltelek babestuta dago eta Bilbao e4 klubak antolatuta. Gainera Espainiako, Euskadiko eta Bizkaiko Xake Federazioen laguntza ere badu eta beste hainbat enpresaren laguntza ere bai, hala nola: Hotel Meliá Bilbao, Cámara de Comercio de Bilbao, la Asociación de Comerciantes BilbaoCentro, Metro Bilbao, el Mercado de la Ribera, Angulas Aguinaga, MSC Cruceros, CAF, Carwagen, GMSM Medioambiente, Inmogroup, Exbasa, Construcciones Olabarri, Sacyr, Febide, la Consultoría S&F, Gescrap, Herricons, Idom, Juanjo Novella, Marqués de Riscal, Tecuni, Viconsa eta Restaurante Yandiola, eta baita Alhondiga Bilbao ere.

Sao Pauloko lehenengo fasea

Maisuen Finalaren IV edizio honek iaz Shangain izandako zabalpenarekin jarraitzen du. Oraingoan Sao Paulon jokatu da txapelketaren lehenengo fasea, jende gehien bizi den munduko 10. hiria.

Txapelketaren aurkezpena Ibirapuera parkean egin zen, eta partidak ere bertan jokatu ziren irailaren 26tik urriaren 1era. Vasili Ivanchuk ukrainarrak bukatu du han lider nahiz eta azken txandan Magnus Carlsen norvegiarrarekin galdu. Bilboko bigarren itzulirako, Ivanchukek 10 puntu ditu, Nakamura amerikarrak 7, Anand, Carslen eta Aronianek 6 eta Vallejo menorkarrak 3.

"Bilbo eta Sao Pauloren arteko lotura-komertzialak ezartzeaz gain, lehenengo fase honek leiha bizia eskaini digu jokalarien artean eta txapelketaren ebazpena Bilborako utzi du" dio Maisuen finalaren koordinatzaile Andoni Madariagak.

Aurtengo txapelketa Bilbo eta Sao Pauloko alkateek sinatutako protokolo baten barnean egin da, horrela kirolk, kultura eta hezkuntza proiektuak era amankomunean egiteko helburuarekin eta etorkizuneko hainbat proiektu eta programa eta erlazio ekonomikoak sustatu eta bultzatzeko helburuarekin.

Sao Pauloko fase honetan, Bizkaiko delegazioak karpa handi bat jarri du Bilbo eta Bizkaiaren informazioarekin, horrela bisitarekin gure lurra ezagutu dezaten ikusentzunezko materialekin. Gainera bertako eta euskal-enpresarien kontaktu-gune izateko ere balio izan du. Bertan Bizkaiko Foru Aldunairen Turismo Sustapenerako zuzendari Gabino Martinez de Arenazaren gidaritzapean, hainbat ekintza ere egin dira.

Grand Slameko Maisuen Finalak, Bilborekin batera Grand Slamarek Elkartea osatzen duten txapelketen txapeldunak biltzen ditu, Munduko txapelketa garrantzitsuenak hain zuzen ere. Irabazle horiez gain, bereziki gonbidatutako jokalariak ere jokatzen dute Finala.

 

Informa:

Grupo Proyección

Notas Relacionadas

Los jugadores aseguran que lucharán hasta el final por el título

Presentación de la IV Final de Maestros del Grand Slam de Ajedrez Bilbao-São Paulo

Convocatoria de Presentación de la IV Final de Maestros del Grand Slam de Ajedrez

La diseñadora Mercedes De Miguel, madrina de la presentación de la IV Final de maestros del Grand Slam

Bilbao y São Paulo rubrican su acuerdo para organizar la final de maestros del Grand Slam

Paco Vallejo completa la Final de Maestros

I Abierto Internacional Final de Maestros del Grand Slam

La Final de maestros se jugará en Bilbao y Bilbao y São Paulo

La Final se presenta en un crucero

Hikaro Nakamura clasificado

Magnus Carlsen Primer Clasificado

Ediciones anteriores Grand Slam Masters Bilbao

2008 | 2009 | 2010

Sitio Oficial

http://www.bilbaofinalmasters.com/es

 

TablaDeFlandes